Hezur apuntatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2022ko urt. 15a, 00:00

Bai, horrela azaltzen dute Kulturaten ikusgai dagoen Lurralde Neandertal erakusketako tresna bat. Etsigarria da. Iruditzen zait beste aukera bat galdu dela Arrasaten aurkitu diren Paleolitikoko aztarnekin aro hura ezagutzeko zerbait ulergarria egiteko. Izenburua bera ere nahasgarria da: Lezetxiki neandertala omen zen, baina bertan aurkitutako beso hezurra Heidelbergensis espeziearen andra batena zen.

Labeko Kobaren gaineko aipamenak eta aurkikuntzak ere jarri dituzte erakusketa horretan. Horko aztarnak "gure espezieari" dagozkio, ez dira neandertalarenak. Eta Arrasaten hiru gizaki motaren aztarnak baldin badaude, zergatik erakusketako izenburu hori?

Jasaten ari garen kultura ofizialean oso ohikoa da izenburua eta mamia bat ez etortzea. Agian, egileak ez dira konturatu?

Paneletako testuetan ere betiko topikoak errepikatzen dira, hor ere ikusten da erakusketa honen egileak ez direla gehiegi saiatu, ezta euskarazko itzulpenetan ere. Ez da serioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak