X. urteurreneko adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2021ko urr. 31a, 00:00

"Ergelkeria handi bat da gertakari historiko batek ez zuela gertatu behar esatea", zioen iruzkin batean Pako Sudupek, Aieteko Adierazpenaren harira. Eta uste dut arrazoia duela. Baina, hala ere, nik galdera ergel batzuk egingo ditut: eta gertatu ez balitz? Nolakoa izango litzateke gure gizartea? Eta zergatik gertatu zen gertatu zena? Batzuek uste zutelako Kantauriko hegian herri zahar bat desagertzeko arriskuan zegoela?

Imajinatu dezagun joan deneko 60 urteetako abertzaleen jarduna gertatu ez balitz: ez Burgosko Prozesurik, ez 1975eko fusilamenturik, ez horren kontrako protestarik, ezta Espainiaren indar armatuen kontrako ezer. Eta euskararen aldeko borroketan ere "terrorismoaren" alde zeudenak aritu ez balira.

Eta Mondragoen bertan Euskal Herria zapalduta zegoela sentitzen zutenak jaio ere ez balira egin, Guardia Zibilak kuartela eta Polizia Nazionalak komisaria izango lituzkete?

Arrasate espainolagoa edo euskaldunagoa izango litzateke?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak