Txiringituek

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2021ko uzt. 9a, 00:00

Lehengo baten, pote bat hartzen ninguela hara zer botausten ezagun batek: Ze pentzeta jak Toni Cantori emun tzien txiringitue?

Nor dok hori? Ez tok ezauketan? Bai, joder! "la Ayusok" montau jutzek txiringito bat Madrilen, 76.000 Euro. Madrilera fan barik pe hemen bajazak horrenbeste kobretan dauenak pa, nik. Bueno baina horreina lotzagarrixe dok, tipo horrek ezer in barik hori dirutzioi jaso bijok urtero.

Ta gurien etxak holakoik? Hemen? holakoik eztok ikusiko! harrotu dok, Debagoienien nik etxuat txiringitorik ezauketan. Kostau ingo jak diru publikue hemen baino zuzenau gastauko dan lekuren bat topetie munduen eta entxufaurik… ezta.

Madrilen etxabitzek bape ondo, sikera Almudenalab ingo baleue, gurien Arantzazulab montau dauen moruen. Zera, "ikerketa gune" serixo bat, hausnarrien egoteko. "Esparru desberdinetatik datozen ezagutzak" konbinauko dittuena, jente preparaue. Azkeneko hau etxutzat oso ondo jaso baina lasaixau geratu nok. Eske benetan, madrileñuek pena emute juek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak