Galdera eta proposamen interesgarriak plazaratzen dira bertan. Beste liburu baterako emango lukete euskaldunon artean Espainia beste modu batera deitzeko erabiltzen diren metaforek. Gehienak erdaraz erabiltzen dira, normalean, eta herri hitza ulertu behar da país moduan, edo bestela, pueblo. Han eta hemen batutako esateko modu batzuk, adibiderako: Españita, Españistan, Estatua, estatuaren multzoa, penintsula, penintsularen multzoa, Herri hau, herri multzo hau, estatua osatzen duten herrien multzoa, Espainiatako herriak, Espainiak, Espainia deituriko erresuma hau, Ebrotik beherakoa, Pancorbotik haranzkoa, Hortik Behetik...
Dendetan, ordea, zerbait saldu behar dutenean "produktu nazionala" dela esango dizute. Grazia gehien ematen didana da EITBko kazetari batek erabiltzen duena Espainiako futbol selekzioari deitzeko: "Selekzio absolutua". Eta agian, oso serio dabil horrela deitzen dionean.