Ustelkeria kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2020ko urr. 16a, 00:00

Iruña-Veleiako ostraketan agertu ziren idatziak aztertzeko, EHU-UPVko katedradun batzuek txosten zientifiko batzuk egin zituzten.

Euren artean Joseba Lakarra –Euskaltzaindiko kidea–, Juan Santos eta Joaquin Gorrochategui zeuden. Kategoria handiko adituak, itxura batean. Aditu hauek *IISCAR jartzen zuen lekuan DESCARTES irakurri zuten, eta DENOS-en ordez DENOK. Foro askotan frogatu zuten txostengileek ez zituztela ondo irakurri ostraketako idatzi horiek. Gainera, Lakarrak bere txostena "Laus Deo" batekin bukatu zuen. Bere lana Jainkoa laudatzeko egin zuela adierazten du horrek, alegia.

Eta, agian, horregatik inork ez zien konturik eskatu, ez EHU-UPVk, ez Euskaltzaindiak ez eta ordezkari politikoek ere... Hala eta guztiz ere, nork ukatuko dit hau ez dela ustelkeria kasu lotsagarri bat? Bestalde, badakigu PISA txostenaren arabera EAEko ikasleek irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituztela. Gauzak horrela, unibertsitateko katedradunek eta euskaltzainek ez badakite irakurtzen, ez dira harrituko ikasle xumeek ere ez dakitelako, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak