Azaroaren 25eko manipulazioaz

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2019ko aza. 23a, 00:00

1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikako Trujillo diktadorearen aginduz, euren senarrak kartzelan bisitatu ondoren, Mirabal hiru ahizpa eta Rufino de la Cruz txoferra atxilotu, torturatu eta hil egin zituzten.

Laurak disidente politikoak ziren, klandestinitatean Trujilloren kontra arituak. 1981ean proposatu zuten, azaroaren 25ean, Mirabal ahizpen oroimenez Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ez eguna ospatzea. Nazio Batuen Erakundeak onartu egin zuen, funtsean, bikote harremanetan emakumeek jasaten duten bortizkeria salatzeko. Ez al da euren borroka eta konpromiso politikoa desitxuratzea esatea emakumeak zirelako hil zituztela? Zergatik banatzen dute Rufino de la Cruzek jasan zuen indarkeria eta neskek jasan zutena? Ez dago loturarik benetan gertatu zenaz eta ospatu nahi dutenaren artean. Gainera, Mirabal ahizpak ez ziren feministak. Bere garaian, Trujillok lauren heriotza "trafikoko istripu tragiko bat" izan zela adierazi zuen. Orain, eraildakoen erresistentzia eta konpromiso politikoa "genero indarkeria" arazo bihurtu dute. Estatuek egindako krimenak zuritzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak