Konponbidea

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2020ko eka. 27a, 00:00

Datorren ikasturtearen antolaketa korapilatsua izango da: ikastetxeetan kutsatzeko arriskua ekiditeko komenigarria da gela bakoitzean hamabost ikasle baino gehiago ez sartzea. Eta ikastetxe gehienek ezin dute baldintza hori bete. Konponbideetariko bat ikasle talde txikiak eratu, hutsik dauden ikastetxeak berrerabili eta irakasle gehiago kontratatzea izan daiteke.

EAEn badago erakunde bat, ISEI izenekoa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleen maila akademikoa neurtzen duena. 2015eko udaberrian, ISEIk Debagoieneko ikastetxe batean 2. DBHko ikasleek ikasi zutena neurtzeko azterketa bat egin zuen eta ia erdiak kurtso hasierako mailan zeuden.

Hirugarren ebaluazioan, ordea, ikasle gehienek kurtsoa gainditu zuten. Zientifikoki frogatuta dago hiruhileko bat nahikoa dela edukiak emateko eta kurtsoz pasatzeko. Eta esperientzia hau 2. DBHn ez ezik, ziklo osora ere zabaldu daiteke.

Beraz, datorren kurtsoan hamabost ikasle baino gutxiagoko taldeak antolatu eta kurtsoa hiru hilabetera murriztuz gero, akademikoki ez dute ezer galduko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak