Berri pozgarria

Erabiltzailearen aurpegia Rufina Olasagasti Zubeldia 2025eko urriaren 27a

Berri pozgarria da Euskalgintzaren Kontseiluak bideratuta hainbat eragilek Batuz aldatu itunarekin hartutako konpromisoa.

Hainbat belaunalditan zehar, bai eskolan eta bai handik kanpo, buruan sartu digute taldean euskaraz ez dakien pertsona bat balego, errespetuagatik erdaraz egin behar dela. Euskaraz hitz egin ahal izateko, beti baimena eskatuz, beti beldurrez, zerbait txarra balitz bezala. Lantegian lana gaztelaniaz egin eta lankide arteko afari edo bazkariren bat egitean, orduan ere gaztelaniaz guztiek.

Euskaraz mintzatu nahi zuena beti arrotz.

Egoera hau aldatzeko lehen pausoak euskaraz eskolatutako gazteak komertzioetan eta beste edonon euskaraz lasai hitz egiten hasi zirenean eman ziren. Euskaraldiak ere ingurukoen ulermena eta prestutasuna adieraziz euskaraz egitera animatu du norbera.

Jokabide hau indartu eta orokortzeko bidean Batuz aldatu itunak abiatu duena euskaradunetatik haratago herritar guztientzako irekitako prozesua da, denek euskara jakin eta eroso erabiltzeko espazioak sortu, garatu eta elkarlotuko dituelako.

Atsegina izango da herritar guztiontzat elkarrekin eroso bizi ahal izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak