EAJk eta EH Bilduk babestu dute puntu horietan. PSE-EE kontra azaldu da, hizkuntza eskubideak beti bermatzen omen direlako, eta lan eskubideak omen direlako bermatu beharrekoak.
Edozein lanetan lehendabiziko betebeharra lankideak errespetatzea da. Euskaraz hitz egindakoan ulertu ez eta gazteleraz egitera behartzen bada lankidea, mespretxatu egiten da, elkarbizitza oztopatzen da. Non gelditzen da errespetua?
Prentsan ikusi dugu baita Bizkaiko Foru Aldundiak proposatu duela bete behar dituen lanpostuen erdiei bakarrik eskatzea euskara gaitasuna lortzeko epea. Bi hizkuntzak ofizialak izanda, non gelditzen da euskara hautatzen duten herritarren zerbitzua? Non lankideekiko errespetua?
Euskaldunak baztertu ordez, elkarbizitzarako bidea ez al da lanpostu guztietan gutxieneko ezagutza bermatzea?