Wikipediaren arabera, museo bat naturan dauden edo gizakiak sortutako objektuen bilduma bat gordetzen duen eraikina da. Ikasketa eta hezkuntza helburuekin hainbat alorretan interesa duten objektuak bildu, sailkatu eta erakusten dira haietan.
Zein ikasketa eta heziketa emango du euskara aintzakotzat hartzen ez duen museoak? Izan al daiteke frantsesez ez dakien Louvre museoko zuzendaria?
Bilbaohiria webguneak dio ezinbestekoa dela hurrengo zuzendariak, besteak beste, arte garaikidearen dinamika globaletara egokitzeko gaitasuna izatea, Bilboko eta Bizkaiko tokiko kultura sakon ulertzea eta Euskal Herriaren bihotzean sormenaren eta ezagutzaren argi izatea.
Zein tokiko kultura, euskara, gure kulturaren oinarria, ezagutu gabe? Zer bultzatu eta zabalduko du komunitatean txertatu gabeko museo batek?
Kanpokoek esan behar al digute gureak balio ote duen?
Hain kolonizatuak al gaude?