Nondik dator ezintasun hori? Beste batzuen agindupean bizi gara. Erabakiak hartzeko euren prestaketa eta gaitasuna justifikatzeko-edo, erabakigaien inguruko azalpen sinple edo ulerterrazak eman beharrean, konplexutasun teknikoak azaltzen dituzte. Eta erabakiek, kasualitatez noski, euren buruen eta dirudunen alde jotzen dute.
Egoera honetatik irteteko, pertsona guztiek dituzten dohainak askatasunez eta ausardiaz landu beharko dituzte, administrazioei itxaron gabe, nahiz eta euren lana izan. Horrela, aurretik ikastolak, kooperatibak, euskara elkarteak, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbera), ETAren armagabetzea... egin ziren bezala, gizarte sarea antolatu eta aurrera atera ahalko dira beharrezko proiektuak.
Harreman, zubi eta aliantza berriak asmatuko al ditugu egungo erronkei ere erantzuteko?