Euskara salbuetsita

Aurrekoan, Marokotik etorritako Ikram Bouzalmat andreari entzuteko aukera izan nuen Ekin Emakumeak Elkarteak antolatutako hitzaldi batean.

Beste gai askoren artean, etorri zenean 16 urte zituela eta batxilergoan Euskara ikasgaia gainditu beharra zeukala azaldu zuen. Hau gainditzea zaila ikusten omen zuen eta irakasleek salbuespena eskatzea gomendatu ei zioten, Euskara ikastetik libratzea. Eskaria egin eta onartu egin zioten, eta orain ez daki euskaraz.

Honek gogoeta bat merezi du, ez migratuengatik soilik, bertan jaiotakoa izanda ere euskara jakin gabe hemen bizi den ororengatik baizik.

Gutxienez ulertzeko hainbat euskararik ez badakite, harremanetarako gaitasuna murriztu eta sustapen profesionala mozten dute. Modu berean, egoera horrek dakiten herritarrei euskaraz bizitzea eragozten die, euskara eta espainiera ezagutu eta erabiltzeko guztiek dugun eskubidea urratzen du eta ez da legerik betetzen.

Agintariei dagokie euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortu eta behar diren baliabideak jartzea, ez zailtasunen aurrean helburuak murriztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak