Orduan ez nekien, baina ondoren, lehiaketa bat dela ikusi nuen. Bertan, lehiakideek erakutsitako egoera edo gaiak jendearentzako normalak diren antzeman edota hainbat abestiren izenak asmatu behar dituzte. Ikusi nuen egunean, Spice Girls, Camilo Sesto eta Ken Zazpiren abestiak jarri zituzten. Hauetaz gain, Jose Coronado, Ruper Ordorika eta Kaya Gerber izenak aipatu ziren.
Bestalde, azaroaren 10eko ETB1eko albistegian ikusitako albisteen estimazio bat eginez, zortzi ziren EAEkoak, lau Nafarroakoak, zero Iparraldekoak, zazpi Espainiakoak, bi Frantziakoak eta bi Europa komunitariokoak.
Aldi bateko behaketa ez da nahikoa ondorio kontsistenteak lortzeko, baina baliagarria da lagin gisara. Eragin handia du telebistak sortu eta transmititzen dituen hizkuntza, informazio, irudi eta soinuak jendartearen antolaketan, kulturan eta politikan.
Zein ote dira EITBren erreferenteak?