Akusazio honen inguruan Christopher Wild Frantziako (CIRC) Minbizia Ikertzeko Nazioarteko zuzendariari galde dakioke. 2015eko martxoan glifosatoaren arriskuak azaldu zituen eta baztertuak izan ziren ikertzaileak eta entitatea. Ondoren, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) erabaki zuen nekez izango zela minbizi-eragile.
Carey Gillan kazetariak ere edukiko luke zer esana: 2017ko Whitewash (Zuriketa) liburuan glifosatoaren arriskuak eta Monsantoren gezurrak salatu zituen. Erantzun moduan Monsantok liburuaren eta idazlearen kontrako kanpaina abiatu zuen.
Ildo berean, 2018an, Monsantok Dewayne Johnsoni 275 milioi euro ordaintzeko auzia jaso zuen, maltzurkeriaz jokatu, Roundup herbizidaren arriskuak ezkutatu eta honek minbizia eragin ziola frogatutzat emanez.
Ez ardura ez errurik?
Egin zaitez Goiena Klubeko bazkide eta jaso 'Puntua' astero etxean