Euskara, munduko kultura?

Aste pare bat dela zer ikusi, zer entzun eta zer egin izan genuen Mundumirako egitarau zabalari esker, baina zein leku izan du euskarak eta euskal kulturak jaialdi honetan?

Munduko kulturen festa gisara eman da ezagutzera jaialdia.  Igor Ezpeleta Mankomunitateko ordezkariak Goienako elkarrizketa batean hau kultura kutsuko jaia dela esateaz gain, azaldu du baita Debagoiena mundura zabaltzeko erakusleiho aproposa dela eta beharrezkoa ikusten dutela bertako ekoizle, enpresa eta bestelakoen parte-hartzea handitzea. 

Beste urte batzuetako balorazioetan bisitarien kopuru handia, turismoari ematen dion bultzada eta jaialdi kulturalen erreferente bihurtu izana aipatu izan dira.

"Erreferente kultural" horretan ez da azaltzen euskara eta euskal kulturaren sustapenik. Zein kultura da bultzatzen duena? Euskaldunon hizkuntza eta kultura indartzeko, munduari erakutsi eta gurean integratzen laguntzeko balio izan ote du edo alderantziz, geurea baztertu eta ahulduz erdal kulturekiko menpekotasuna handitu du?

Zein presentzia izan du euskarak? Kontzertu batzuk erdaraz bakarrik izan dira aurkeztuak, artisau eta gastronomi postu batzuetan bakarrik zegoen presente euskara...

Euskal hizkuntza eta kulturak erdarek baino laguntza baliabide gutxiago dituzte eta erdarak (gaztelania, frantsesa, ingelesa) nagusi direnez, geureek bultzada berezia behar dute ikusaraziko badira. 

Mendeetan zehar jasandako jazarpenaren ondorioa da gaurko egoera eta justiziazkoa da honen aitortza eta erreparazioa egitea, kendutako prestigioa eta baliabideak itzuliz.  

Gure hizkuntza erabili nahi dugu bizi garen inguruan. Aisialdia izan edo ez. 

Eta hau lortzea Mankomunitateari ere badagokio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak