"Loturak askatu"

Euskal Herrian 202.600 langabe dira, 186.862 Hegoaldean eta 15.738 Iparzraldean.

Hegoaldeko langabeen %36,5ek ez dute inolako laguntzarik jasotzen eta datuek adierazten dute hauen proportzioa igotzen ari dela. Iparraldearen kasuan, ez dakigu zenbatek jasotzen duten laguntzaren bat; administrazio ezberdinetan zatituta egotearen ondorioa da hori. 

Langabe hauen sufrimendua ikusten dugu egunerokotasunean, eta hau honela bada gure artean, askoz egoera larriagoan bizi dira aspaldian krisian murgilduta dauden herrialdeetako milioika pertsona: gosetea, gerrak, erbesteratzea… Eta guk ere badugu zerikusia egoera horren sorreran eta iraupenean.

Berriro ere ikusi dugu irabaziak lortzen dituzten bitartean munduan agintzen duten kapitalistei bost axola zaiela jendea miserian bizitzera behartzea, baita hiltzea ere. Dirudun eta bankariek euren burua ezkutatzen dute Merkatuak agintzen duela esanez; baita haien esanera dauden politikariek ere.

Halako porrota ekarri diguten agintarien esku utzi behar al dugu geure eta munduaren etorkizuna? Norbaitek pentsa dezake honelako arazoei irtenbidea aurkitzeko ez garela nahiko adituak: egia da bakarka gauza handirik ez garela, baina talde lanean biderkatu egiten da bakoitzaren ekarpena.

Frankismo garaian ere antzeko egoera bizi izan genuen, batzuen ustez ezin zen ezer egin, baina Euskal Herria biziberritu duten bide berriak asmatu ziren, aspaldiko tresna batez baliatuz: auzolana. Auzolanean egin ziren ikastolak, landu zen euskal kantagintza eta kultura, eratu zen erakunde eta alderdietatik independentea den sindikalgintza autonomoa, sortu ziren euskara elkarteak, indartu zen bertsolaritza, eta beste hainbat proiektu. Oraindik ere hauetako proiektu ugarik eta beste askok auzolanean funtzionatzen dute.

Gauza ote gara geure burua loturetatik libratuz askatasunez erantzun berriak aurkitzeko? Ba ote dugu ausardiarik horrelako proiektuak aurrera eramateko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak