Gero gerokoak

Erabiltzailearen aurpegia Rafa Mungia 2022ko abe. 25a, 00:00

Urteak eman duenaren argazkiarekin tematzeari ez diot etekin handirik ikusten, ez dago atzera-bueltarik eta baliteke txarretik onetik baino gehiago geratu izana nire memorian. 

Datorrenari begira jarrita, estrategiaz aldatzea erabaki dut: helburu eta desio potoloak alde batera utzi eta nimiñoetatik hasiko naiz etxea eraikitzen, ea horrela betetzeko errazagoak diren heinean zoriontasuna ere di-da batean datorren.

Zerrenda amaigabea denez, hona hemen lehenetsiko ditudanak: autoan noala mugikorra ez begiratzea, etxeko argi guztiak piztuta ez edukitzea beharrezkoa ez denean, garbigailuan sartu aurretik arropa guztiei buelta ematea, oporretan joaterakoan hortzetako eskuila eramatea, birziklatzeko txartel elektronikoa beti leku berean uztea, liburutegiko maileguak garaiz itzultzea, familiako guztien urtebetetze-egunak gogoratzea, noizean behin argazkiren bat inprimatzea… 

Finean, irakurle maitea, gauza asko ditugu komunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak