Rikardoren –k-rekin zela nabarmendu zigun– aurpegiak erakusten duen nekeak ez du eraginik izan bere jarioan, eguzkipean bildu dituen bezeroen aldartean ez bezala. Lisboako karriketan gora eta behera, ez dago beste aukerarik, maisutasunez zipriztintzen du bere kontaketa txutxu-mutxu, bitxikeria eta ondo pentsatutako geldialdiekin. Dena dago ondo neurtuta eta pentsatua; egin beharreko geldialdiak, erabili beharreko tonua eta etorriko diren galderak. Amaierara iristen ari garen heinean konturatu da askoren bihotzetara heldu dela Krabelinen Iraultza nola gauzatu zen pasio biziz kontatzerakoan, aldamenean dugun bikote andaluziarra negarrez jartzeraino.
Pessoaren hirian pertsona zoragarri bat bizi da eta nik jateko ematen ez duen iruzkin positibo bat utzi diot. Jakina, jasotakoagatik ordaindu eta gero.