Isilean errudun

Erabiltzailearen aurpegia Rafa Mungia 2021ko abe. 5a, 00:00

San Andres auzoa eta kalea lotzen zituen pasealeku estuan ilaran joatea zen aukera bakarra. Horrek ere bazituen bere abantailak, eskua zabaldu eta paretaren kontra igurtziz azala leuntzera jolasten ginen etxeratu aurretik.

Bide hori saihesteko modua tabakoa saltzen zuen kioskotik gorako bidea hartzea zen, eskailera pikoak, maila askotarikoak, eta estropezu egiteko oso aproposak.

Goitik ikus zitezkeen errekara itsatsita zeuden lantegiak; teilatuetako igerilekuan marrazoz josita zeudela sinetsita geunden, eta horrek adi-adi urak sortutako edozein olatu ñimiño jarraitzera behartzen gintuen.

Udazken koloretan ezkurrak batu eta zakukada batekin iristen ginen klasera, jakin gabe orduan zertarako erabiliko ziren bazkalorduan etxera buelta egiterakoan.

Luzatzen eta loratzen ari naiz egunero ikastolara joatearen errutina, kosta egiten zait oraindik aitortzea nik ere ezikusiarena egin nuela bullying-arekin. Berandu, baina dagokionari barkamena eskatzea tokatzen zait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak