Dantzatzea: bakardadean, lagunartean, etxekoekin edo ezezagunekin egin daitekeena. Fisikoki egoera onean egotea eskatzen duen arren, ausarta eta lotsagabea izateak lagundu egiten du. Oholtzara, edo tabernetara, atera aurretik komeni da ispiluaren aurrean probatzea. Hilean 50 euroren truke ikastaro trinkoak, musukoarekin beti.
Lagunekin poteatzea: taberna barruan edo kanpoaldean poteatzeak sor dezakeen eztabaida gaindituz gero oso osasungarria gerta daitekeen ekintza. Galdu arte benetan baloratu ez duguna. Poteo arrunta 5-10 eurotan egin daiteke.
Familia-bazkariak: gure egutegia gorriz eta hankaz gora jartzen duten datak. Behin patrika hustu eta sarritan sabela bete, opariak kontuan hartu gabe.
----------
Fitxa teknikoa (Whatsappeko galdeketa lankideen artean: faltan igarri dituzun eta biharamunean egingo dituzun lehen gauzak).