Bankura, Aldundira edo Jaurlaritzako bulego batera, notariora, abokatu batengana… Edozein dela ere eskaera, beti edo ia beti premiagatik, eta ez gustuagatik!
Duela gutxi irakurri dut artikulu batean horrelako harremanek herritar gehienoi frustrazio eta ezintasun sentsazioa sortzen digutela. Eta egia da! Lehen pertsonan sentitu dut ahultasun sentsazio hori hurbileko esparrutik goragoko erakundeetara zuzendu naizenean. Gehienontzat oso ezezagunak dira funtzionamenduari dagokionez, egitura erraldoiak dituzte, eta ia beti oso inpertsonalak dira. Izan ere, ez da normala bi edo hiru urte itxaron behar izatea gai bat konpontzeko, konplexuena bada ere!
Nire inpresioa da, baina askok konpartitzen duguna, zoritxarrez! Dirudienez, gaitzespen handiena sortzen duten erakundeak alderdi politikoak dira. Zer esango dugu hauteskunde kanpaina bete-betean! Baina ni, batez ere, nahitaez zuzendu behar dugun erakundeez ari naiz; aurreko paragrafoan aipatutakoak, zehazki.