Kafe bat?

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon

Harremanak, lagun berriak egitea eta, azken finean, bizitza soziala errazagoa dirudi herri txikietan. 

Elkar ezagutzen dugun inguruetan, errazagoa dirudi kalera irten eta edozein bizilagunekin hitz egitea, kafe bat hartzea, edota arazoren bat partekatzea.

Azken egunotan ohikoa baino denbora gehiago egon naiz herriko erdigunean eta pertsona asko ikusi ditut, batez ere emakumeak, ogia edo eguneko erosketak egitera irten eta terrazaren batean beste pertsona batzuekin elkarrizketa inprobisatuak partekatzen. Pozik, alai, lasai… gustura!

Interesgarria iruditzen zait lotura berriak sortzea, lotura komunitarioak, aldi berean babes sozialerako faktore bihurtzen direnak. Elkar zaintzea sentimendu ukigarria da gurea bezalako herri txikietan. 

Gauza guztietan bezala, txanponak ere badu alderantzizko aurpegia gai horretan. Esaerak dio herri txiki, infernu handi. Agian, gure herrian handiagoa da kontrol soziala, zurrumurruak… Denek dena dakitela dirudi, eta horrek, askotan, infernu bihur dezake bizikidetza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak