Sei gutun

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon 2026ko uztailaren 6a

Gaur, postariak sei gutun eta bi aldizkari utzi dizkigu. 

Eskutitzetatik bostek zaborretan bukatu dute, egiaztatu ondoren Interneten ere ikus ditzakegun faktura/jakinarazpenak baino ez zirela. Aldizkariak, berriz, egongelako mahai gainean geratu dira, begiratu bat emateko zain, paperezko edukiontzira bota aurretik. Jaietako egitaraua ere jaso dugu; hori sukaldean bistan utzi dugu, asteburuan izango denaz ezer ez galtzeko! Prentsan lan egin dugunok papera desagertzeko mehatxuaren lekuko izan gara, Interneten eta sareen gorakadaren ondorioz. Eta egia da paperaren kontsumoa nabarmen jaitsi dela, baina Internetek ordezkatu beharrean, formatu fisikoa eta digitala elkarrekin bizi direla esango nuke.

Datuek diotenez, gero eta konektatuagoa dagoen gizartea izan arren, lau erabiltzailetik hiruk paperean irakurtzen dute, eta gazteak dira, batik bat, liburua formatu fisikoan aukeratzen dutenak. Harrigarria! Ez dakigu nora goazen! Agian, etorkizunak eszenatoki berriak ekarriko dizkigu. Reparazek dagoeneko iragarri du papera truke-txanpon bihur daitekeela; desagertzear dagoen erlikia bihurtuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak