Zelan diozu? 'Theri'… zer?

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon 2026ko martxoaren 16a

Nork ez du nahi izan noizbait arrano batek bezala hegan egin, izurde batek bezala uretan ibili edo animalia askok dituzten hamaika trebezia eduki?

Aitortzen dut lotura sakona sentitzen dudala nire bi txakurrekiko. Maite ditut, haien portaera ulertzen dut eta haien konpainiaz gozatzen dut, baina hortik animalia sentitzera tarte handia dagoela uste dut. Hori baita, hain zuzen ere, therians-tarrek sentitzen dutena. Animalia batekin identifikazio berezia sentitzen duten pertsonak dira. Lotura sakona –emozionala, espirituala edota psikologikoa– dutela ziurtatzen dute. Badirudi kontzeptu horrek aurrekariak dituela mitologia zaharretan, baina berritasuna bere masifikazio digitalean dago. Mozorro hutsetik urrun, eztabaida soziala ere eragin du. Badira, fenomeno horretaz baliatuta, gainbehera morala bizitzen ari garela esaten dutenak. Gaurko gazteek nortasun propiorik eta bestelako balio moralik ez dutela argudiatzen dutenak. Horrelakoak ezin dira hain arin orokortu! Zenbait analisi antropologikok baieztatzen duten bezala, fenomeno horrek efimeroa izatearen itxura du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak