"Denda zabalik, herria bizirik!"

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon 2013ko aza. 12a, 01:00

Pasa den astean estreinatu zuten Kintelena denda berritua.

Aramaion notizia handia izan da, guztion ahotan ibili dena. Bi hilabete izan dira denda barik, zain geunden! 

Tarte honetan, batek baino gehiagok faltan bota du goiz partean egiten zuen bueltatxoa, dendan eguneko erosketak egitearekin batera, batekin eta bestearekin hitz egiteko aprobetxatzen zuen unea. 

Beraz, bizitza sozialean ere izan du eragina!

Hilabete hauetan ez dugu aukerarik izan erosketak herrian bertan egiteko, nahiz eta ekonomatoa irekita izan den bertako barazki eta fruituekin eta okindegian ere, ogiaz aparte, beste produktu batzuk izan ditugun salgai. 

Hala ere, kasu askotan inguruko herrietara joateko beharrean izan gara.

Atzean geratu da herrian hiru denda edota gehiago zeudeneko argazkia! 

Gutxik gogoratzen dute Rodero, Txatxur, Padilla harategia, Mendialdua denda, Poliko taberna, La Riojana taberna, Elixoste ostatua, estankoa… eta seguruenik laster gutxik gogoratuko dute Kuku denda, Goiko taberna… orain dela urte gutxi itxi direnak.

Atzerago begiratuta, negozio ugari izan da herrian azken ehun urteotan: Jauregi autobus konpainia, Manzano esne saltzailea, Danielen oinetako konponketa, Arana jostunak, Garaiku gizonezkoen bizargilea… (seguru norbait kanpo utzi dudala) guztiek herriko historia idatzi dute, urtetik urtera, bakoitzak bere ekarpena egin du/digu.

Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertakoek iniziatiba izatea, ekintzaileak izatea… negozioak irekitzea, berritzea… herrian bertan zein auzoetan… 

Horregatik, eskerrik asko Kinteleneko Arantxari (eta bere familiari) urte askotan eman digun zerbitzuagatik eta eskerrik asko orain denda hartu duten Agirreurretakoei ere!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak