"Gure nagusiak"

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon 2013ko mar. 4a, 16:00

Iaz egin ziren Aramaion pertsona nagusiekin elkarrizketak...

... euren egoera zein den ezagutzeko, eta otsailean aurkeztu ziren emaitzak. Guztira 229 elkarrizketa egin dira; beraz, datuek badute fidagarritasuna. Gai desberdinak aztertu dituzte baina aipagarriena, nire ustez, bakarrik bizi direnen datua da: 38 pertsona nagusi bakarrik bizi dira Aramaion. Eta justu horietan igarri da ingurukoekin erlazio maila txikiena, nahiz eta ez den kontsideratu inor isolaturik bizi denik.

Interesgarria litzateke auzoetan eta kalean bizi direnen egoera hurbiletik ezagutzea. Ez dut ikerketa sakonik egin, baina auzoz auzo begiratuz gero, inpresioa daukat baserrietan kalean baino pertsona nagusi gehiago bizi dela bakarrik. Kalean bizi diren gehienak eguneroko erosketak egitera irteten dira, baina auzoetakoak ez dira normalean irteten ez bada medikuarengana joateko edo ospakizun bereziren bat dutelako. Eta harremana izatekotan ere, ogia ekartzera datorren saltzailearekin,  bizilagunekin edo familiartekoekin izaten dute. 

Etorkizunera begira, egoera nahiko larria iruditzen zait! Baserriak hustuz doaz, auzo batzuetan beste batzuetan baino gehiago, eta aurrerantzean horrela geratzeko arriskua dute, arrazoi desberdinengatik: saltzeko zailtasunengatik, eraberritze lanek kostu handia dutelako edo, besterik gabe, kalean bizi diren seme-alabek ez dutelako interesik auzora bueltatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak