"Opor usaina giroan"

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Mondragon 2012ko uzt. 17a, 02:00

Konturatu garenerako uztailean aurrera goaz!

Eguraldi ona, egun atseginak, lanerako gogo gutxi, udako usaina da nagusi gurean. Bazter guztietan hartzen da usaina… Oso sentsazio berezia! Abuztuaren ateetan, jaiak gure artean ditugula, festa giroa eta errutinaren helmuga igartzen da nonahi. Momentua da urte guztian zehar prestatzen ibili garena egiteko, planak burutzeko, atsedena hartzeko edota abentura zoragarrienean murgiltzeko. Norberak egin dezala bere aukera!

Ez naiz nor zer egin behar duzuen esateko, baina aprobetxatu momentua, funtsezkoa aukeratu, azalekoari paso eman, errutina ahaztu, eta aukeratu duzun plan horri denbora gehiago eskaini. 

Lanean, kalean, … nabaria da, zirrikitu guztietatik sartzen da opor usaina. Urteko oporren atarian gaude, urte osoa eman dugu honen zain, gainean ditugu oporrak. Opor santuak. Ez da beste hizketa-gairik kalean, lagun artean… Heldu zaigu oporrez gozatzeko momentua, iratzargailua itzaltzeko, erlojuari minuturo ez begiratzeko, sakelakoa amatatzeko.  Hau da gozamena hau!

Eguzki tokietara, mendira, baserri-etxeren batera edo beste edonora joateko planak dira nagusi. Denek egin nahi dute alde herritik, baina badira bertan geratzea aukeratzen dutenak ere! Guztioi, zera opa dizuet: opor onak igaro!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak