Herria zerbait definitua, bakarra eta homogeneoa izango balitz bezala. Jakina, horrek berekin dakar benetako herria zein den eta nolakoa den erabakitzen duen pertsona edo talde politiko bat egotea, herriaren interprete bakarra dena. "Herriak bakarrik salbatzen du herria" da populisten azken asmakizuna. Agian, logikoa, entzundakoan; pozoi, pentsatu eta gero.
Historialariek edo XX. mendeko artxiboko dokumentuekin lan egiten dugunok behin eta berriz aurkitzen ditugu ideia sinple horren ondorio suntsitzaileak. Gobernuko ordezkari, justiziako agintari edota biolentzia erabiltzen duen baten ahotan herria aipatzen denean, zigorra da ondoan datorrena.
Ez gaitezen engainatzen utzi; ez da herri bakarra, dena anitza da, eta arazoen aurrean ez dago erantzun bakarra. Hortik, politika eta politikarien beharra.