Iragan deserosoa

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Martin 2024ko mar. 10a, 00:00

Duela egun batzuk polemika sortu zen berriro Italiarren Piramidearen inguruan (Puerto del Escudo, Burgos).

Francoren aginduz eraikitako monumentua. Bertan, alde frankistan borrokatu ziren soldadu faxista italiarrak omentzen dira. PPk eta VOXek Interes Kulturaleko Ondasun izendapena sustatu dute, monumentua "aldatua" izan ez dadin eta, bide batez, memoria historikoaren legeak dioena ez betetzeko. 

Zer egin iragan deseroso batekin? Hori da galdera horren atzean dagoena. Gutxienez, bi bide daude: iragan horrek utzitako ebidentziak desagertzea edo, horiek mantenduz, ebidentzia horiek errealitate historiko jakin baten hausnarketa eta ezagutza gisa erabiltzea. Hor daude artxiboak. Inori bururatuko al litzaioke diktadurako dokumentuak suntsitzea hura kondenatzeko? Dokumentuek –eta monumentuek– erakusten digute zenbaterainoko indarkeria erabili zuen diktadurak. Zergatik ez erabili kontatzen dutena hobeto ezagutzeko eta oroimen deseroso hori gogoratzeko? Haren kontra borrokatzeko, azken finean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak