Ikerketan sakontzeak ikuspegi desberdinak irekitzen dizkizu, eta ezagutzak, askotan, erabateko ziurtasunak baino gehiago, galdera berriak dakartza.
Baina gaur egungo komunikazio ereduaren helburua dena motz eta zehatz aurkeztea da, esplikazio laburrak eta ondorio gutxi, argiak eta erabatekoak. Bost minutu baino gehiagoko aurkezpen batek, hiru minutu baino gehiagoko bideoak, 300 hitz baino gehiagoko testuak… ez du balio. "Jendeak ez du irakurtzen, ez dio denbora horri eskainiko...", esaten digute. Hori saihestearren, konplexua dena sinplifikatzera jotzen dugu, sailkatzera, zerrendetan sartzera, sinple eta begi kolpe batez aurkeztera.
Hor dugu Aranzadi, urteak eta urteak ikertzen, ezagutza kopuru izugarria metatzen, eta aurkezteko unean dena pikutara bidaltzen. Sinplifikatzeak munstroak sortzen ditu.