Serieak Magallanes-Elkanoren munduaren lehen itzulia kontatzen du. Kontatu baino gehiago birsortu esango nuke, gai askotan errealitate historikoaren alderdi ezagunak aldatzen ditu eta. Aldaketa horien defendatzaileen hitzetan, narrazioari epika handiagoa emateko da.
Utz dezagun alde batera horrelako espedizio bat behar bezain epikoa ez zela izan pentsatzea. Kontua da engainatzeko beharra adierazten digutela, errealitatea moldatu egin behar dugula. Baita antzinako errealitatea ere. Ez al da engainatzeko gogo hori epika jakin baten beharraren adierazpena? Ausardia, aberria edo ohorea bezalako ezaugarriak pizten dituen epika behar al dugu?
Konforma gaitezen errealitatearekin, ezagutu eta ikertu ditzagun gaurko eta antzinako errealitateak; kutreagoak izan daitezke, bai, baina gu egiten gaituzte.