Gogoratzeko gordetzen duguna

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Martin 2020ko urr. 11a, 00:00

"Gogoratzeko aukeratzen duguna, horixe gara gu" (Ted Chiang). Orain duela gutxi El País-en irakurrita… eta Patria etorri zait burura. Halakoetan bi maila ezberdin gurutzatzen dira: batetik, irakurketa pertsonal bat, idazle batena; bestetik, berriz, talderako irakurketa, kontakizun hori kanonikotzat jotzea. Salto hori aztertzeko formula bakarra da: jatorrizko testigantzetara jotzea –dokumentuetara, berrietara,…–, une horietan sortutakoetara, memoriak tindatzen dituen oroitzapenetara ere bai, baina kontrastea eginez

Bada... aldaera bat proposatu daiteke; alegia, gogoratzeko gordetzen duguna izango gara. Gordetzea ez da gure gizarteko indargunerik indartsuena izan, ez, eta larrutik ordainduko dugu. Oroitzapen kontrajarrien borrokara goaz, kontakizunen borrokara. Oraindik garaiz bazabiltza testigantzak gordetzeko, gorde, edozein dokumentu, kontakizun… horretarako dagoen edozein lekutan: etxeko apalategian, elkarte batean, liburutegietan, artxiboetan… nahi duzun lekuan. Gorde, kontatu...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak