Aloña mendi –Keparen txirrindulari taldea–; Pakeleku –Anttonen eta Triniren taldea–; Eskola Kiroleko guraso taldea; Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Aramaion egon direnei –Maiteren, Gorkaren eta Anderren taldeak–; Udana aldean egon direnei –Legazpi, Ormaiztegi...–; segurtasuna bermatu duten guztiei; Udaleko udaltzainei eta kiroldegiko mantentze-lanetako eta harrerako zerbitzuei; antolakuntza taldeari – muntaia, dopin taldea, prentsa taldea, aurkezlea... goizean goizetik bertan egon ziren guztiei irtenbideak bilatzen guzti-guztia primeran irteteko–; Aloñamendi tabernari, Izarraitz tabernari eta Natrari –jatorduak–. Eta, nola ez, bertako zein bailarako herritarrei, disfrutatu eta pazientzia eduki dutenei, eta nesken tropelari, goi mailako ikuskizuna eskaini diguzuelako.
Eguraldiari ere mila esker.
----------
Rosa Lasagabaster
Oñatiko Udaleko Kirol teknikaria
Oñati