Eta hor hasi naiz konturatzen: kilometro gutxiren bueltan, eguneroko bizimoduak zenbat aurpegi desberdin dituen.
Haiek, Iparraldekoak, guretako. Haien egiteko moduetan nabarmenduko nituzke, besteak beste, isiltasuna eta pausa estimatzea, aperitifaz goxatzea, aisialdia etxean egitea, bigarren eskuko salmentei heltzea, edo irakaslea nahiz autobus-gidaria agurtu eta eskertzea, beste puntan egon arren.
Gu, berriz, Hegoaldekoak, haientzat. Gureetan azpimarratuko nituzke elkar ikusi arren oharkabean pasatzea, giroa zarataz neurtzea, poteoan bizimoduari tenperatura hartzea, plaza eta kale beteetan ongi pasatzea eta bizitza abiaduran bizitzea.
Eta diferentziatik gozatu eta ikasi beharrean, badugu beste usantza bitxi bat. Bestearen egiteko moduak geureak baino xelebreagoak balira bezala kontatzeko, espainola edo frantsesa izatea leporatuz.
Ez ginen, ba, Zazpiak Bat?
Agian, muga ez dago hainbeste mapan, gure begiradan baizik.