Zure begiradak mundua ulertu nahi zuen, eta egiten zenituen galderek galdera gehiago pizten zizkizuten. Txikitatik zenekien zeure burua nola adierazi: argia, azkarra eta zorrotza zinen. Ez zenuen beti bide erraza aukeratzen, baina irmo eusten zenion, zeure erabakiak defendatzeko indarra ematen zizulako.
Bizitzak ez dizkizu proba errazak jarri, eta, zoritxarrez, gaixotasunak zaildu egin zizkizun zure bidea eta ingurukoekin harremanak. Baina ezerk ez du estali zure bihotz handia, nahiz eta askotan ezin izan diozun hori guztia munduari erakutsi. Zoritxarrez, une jakin batean izan duzun estropezuaren bideoak zabaltzea izan da askok ikusi duten bakarra, eta horrek min handia eman dit. Baina horrek ez zaitu definitzen, ezta zure izaera islatzen ere. Ziur naiz hau ere zure bihotz horrek barkatuko duela eta maite zaitugunok izan zaren pertsonagatik gogoratuko zaitugula.
Bihotzez.