Eskerrik anitz, xiberotarren partez

Erabiltzailearen aurpegia Renee Harbustan 2016ko urr. 22a, 00:00

Bi egun pasatu diren arren, zapore eta sentsazio onez, alaitasunez beterik jarraitzen dugu.

Hau da, joan zen larunbatean, Xiberoko eguna ospatu genuen. Egun borobila, bi kulturen artean giro ezin hobea sortzen zen. Goizean, Iparraldeko saltzaileen postuetara jende ugari hurbildu zen, interes handia erakutsiz.

Xiberotarrak oso kontent joan dira, bada, salmenta oso ona egin dutelako, baina batez ere pozik daude harreman bikainak lortu izanagatik.

Poteoan eta bazkarian, Portaloiko taldearekin, kantu batean denak elkarrekin aritu ginen. Eta honekin batera, xiberotarren partez, egun hau antolatzen lagundu duten guztiak eskertu nahiko nituzke:

-AEDko Itxaro Artola, Unai Bergaretxe, Aitor Juaristi, Aitor Iturriaga, Arantza Otaduy, Maitena Arana, lan handia eta bikaina egin duzue, milesker.

-Arizmendiko Aitor Elizaran, milesker zure laguntzagatik.

-Mondragon Taldeko Ander Etxebarriari eta zapatuan azalpenak eman zituen Iñigo Iñurrategiri, zure jakintza partekatzeagatik, milesker.

-Jai Zaleko eragile eta tabernariari, zuen eskuzabaltasunagatik. 

-Portaloikoei, zuei ere milesker.

-Eta baita interes handiz hurbildu zaretenoi ere milesker.

 Xiberotarrekin harremanen trukea izatea lehen pausoa izan da, Xiberoko Beñat eta Manex esaldi honekin agurtu ziren. "Bai, hurrengoan Xiberoa eta xiberotarrak ezagutzeko aukera izango da".

----------

Renee Harbustan

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak