Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ramila

Eskerrak emateko idazten ditut lerro hauek. 

Joan den urtarrilaren 28an, istripua izan nuen Kurtzebarrira nindoala, basoan. Goizeko hamarretan, alanbrezko hesi batean kateatu, jausi eta pare bat metro amildu nintzen; gorputz osoan hainbat kolpe hartu nituen. Konortea ere galdu nuelakoan nago, ez naiz-eta hainbat gauzarekin gogoratzen. 

Kontua da zorte handia izan nuela; izan ere, jende asko gerturatu zen laguntzeko. Mendizale ugari hasieran eta Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Ertzaintza ondoren. Anbulantzian eraman ninduten Txagorritxura. Eskerrak, bihotz-bihotzez, guztiei. Ez zaituztet denak ezagutzen, baina gustura elkartuko nintzateke zuekin ardotxo batera eta pintxo batzuetara gonbidatzeko. Taberna Berrin elkartuko gara hainbat oraingo zapatuan, 12:30ean. Etorri zu ere!

----------

Ramon Ramila

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak