Baskoifobia

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2026ko martxoaren 25a

Zerbaiti edo norbaiti neurriz kanpoko beldurra izateari fobia deitzen zaio.

Baina fobiak badauka beste esanahi bat: ezinikusia edo gorrotoa, eta bigarren adiera hau eguneroko ogi bihurtu zaigu: xenofobia, homofobia, transfobia, euskarafobia…

Azken hau entzutean espainiar eskuin muturrekoak irudikatzen ditugu. Baina, gure nazioaren aurka, gure aliatu espainiar ezkertiarrak ere modu antolatuan dabiltza, Argia astekariak frogatu berri digun bezala.

Gainera, oldarraldia ez da euskararen aurkakoa soilik; Orkoienen gertatua adibide: ele bitan zen Karnabaletako ekitaldian, euskaraz egitean “¡no se entiende!” oihukatzen zuten Espainiako bandera eskuetan zeramatenek. Jarraian, Nafarroako jatorrizko bandera zeraman elektrotxarangari oldartu zitzaizkion, ekitaldia bertan behera uzteraino.

Gure hizkuntzari, gure sinboloei, gure kulturari, gure nazio baskoiari diote fobia, inbaditu gintuztenetik etenik izan ez duena. Izenik ez duenari aurre egiterik ez dagoenez, izendatu dezagun benetan dena: baskoifobia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak