'Ipuscua' nafarra

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2025ko urt. 12a, 00:00

2025ean Gipuzkoak 1.000 urte betetzen omen ditu "nortasun juridiko propioa duen entitate geografiko" gisa.

Baina, Gorka Urbizuk dioen bezala: gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.

"Gure lurraldea" lehen aldiz aipatzen den santo grial deitzen dioten 1025eko dokumentua Iruñeko Antso III.a Nagusiak berretsi zuen, baina ez zuen Gipuzkoa aipatu, Ipuscua baizik.

1200ean Gaztelak Mendebaldeko Nafarroa konkistatu aurretik, ez zegoen Gipuzkoarik. Ordura arte, Iruñea-Nafarroako erresumaren parte zen lurralde hau, eta hiru tenentziatan egituratuta zegoen; hortik, armarrian ditugun hiru zuhaitzak. Tenentzia horietako bat zen Ipuzkoa eta duela mila urte Gartzia Azenaritz zen tenentea, bera zen Iruñeko erregearen Ipuzkoako ordezkaria.

Euskaldunon errege zen Antso Nagusiak berak diosku nor zegoen bere agintaritzapean: "Ego quidem Sancio rex regnans in Pampilonia et sub imperio senior Garsia Açenariz de Ipuscua".

Beste behin, galdera bera: gure herriaren historia zergatik kontatzen da armaz konkistatu gintuztenen ikuspegitik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak