'Gorrotabirusa'

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2020ko mar. 27a, 08:54

23 urte eta gero… etxean berriz. Ongi etorri Eltzikorta. Horixe zioen kioskoko pankartak. Martxoaren 15a zen, konfinamenduko lehen eguna. Ertzaintza jendeari etxeratzeko esaten hasia zen goizetik, baina arratsaldean koronabirusak baino indar handiagoa hartu zuen batzuengan gorrotobirusa-k.

Eltzikorta Herrerako espetxetik herrira iritsi baino ordu erdi lehenago uniformedunak azaldu ziren eta pankarta kendu zuten, amorruz.

Gustura geldituko ziren ordu horretarako Marlaskaren aginduetara zeuden ertzainak, baina alferrik. Ordurako etxe bat baino gehiagotako balkoietan ongietorri mezuak ageri ziren, jendea irrikaz zegoen horrenbeste urtean preso eta gaixorik egon dena agurtzeko.

Preso egon denak badaki zenbat aldiz amesten den askatasun eguna, baina Eltzikorta-k ez zuen inoiz amestuko egun horretan bizi izan zuena. Preso irten berria kalean gora, libre, eta balkoietatik txaloka herritarrak, preso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak