"Angel Figueroari"

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2013ko mar. 30a, 01:00

Zure heriotzaren berri izan nuenetik egun batzuk pasatu dira...

... eta oroitzapenak datozkit burura: kartzelako nire lehen gripea izan nuenean ezer eskatu gabe nola etorri zinen laranja-zuku batekin eta zure irribarre eder horrekin; kartzelaria nola sutan jartzen zenuen, lasaitasun osoz "tranquilícese, señor carcelero" esaten zenion bitartean; nolako duintasuna erakutsi izan zenuen beti. 

Benetakoa zinen, Angel, benetako militantea, benetako ameslaria, benetako laguna… Eta benetakoa zinelako kartzela sistemak begitan hartu eta zure aurka direnak eta ez direnak egin zituen, apurtu arte, eta orain, espetxe politika horren ondorioz, etxean preso eta gaixo zeundela hil zara. 

Lerro hauen bidez barkamena eskatu nahi dizut, azken urte hauetan zuk nahi bezain gertu ez naizelako eta ez garelako egon. 800 kilometrora zeundenean hilero joaten ginen zugana eta azken urteetan, 80 kilometrora egonda, urtean bizpahiru aldiz egoteko nahikoa lan. Lehengoan Herrirako kide batek zioen: "Maite ditugulako, hor egongo gara eurak askatu arte"… Ados, baina ez ditzagun ahaztu etxean preso daudenak edo askatu berri daudenak. Askotan gure behar handiagoa dute, eta egon gaitezen beraiengandik gertu.

Zu ezagututa ziur ez zarela geldirik egongo, Hugo Chavezekin ikusten zaitut mundua konpondu nahian. Eman muxu bana aitari eta aitona-amonei. Ezagutzen utzi ez dizuten herri txiki honetan ez zaitugu ahaztuko. Ohorea izan da zu ezagutzea.

--------------------

Patxi Olabarria

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak