"Balkoiko aldarrikapenak"

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2013ko urt. 14a, 01:00

Gure Euskal Herri honetan badugu zer aldarrikatu...

... eta horren testigu dira gure etxeetako balkoiak: presoen etxeratzea, euskaraz bizitzeko nahia, AHT gelditzekoa...

Gure etxeko balkoian ere badugu aldarrikapen horietako bat edo beste, eta nire iritzian guztiak ere beharrezkoak dira eta guztiz bidezkoak.

Azken aste hauetan aldarrikapen hauei beste bat gehitu zaie gure alboko herrian: Bergarako balkoi asko eta askotan ikus ditzakegu zabor-poltsak zintzilikatuta. 

Benetan aldarrikapen ikusgarria eta hau ere besteak bezain bidezkoa. Ikusgarria izateaz gain, uste dut oso ariketa pedagogiko ona egin dutela Bergaran. Atez atekoaren aurka daudenek jarri dituzte poltsa horiek, baina egin duten ekintza honekin konturatu dira zein erraza den poltsa bat zintzilikatzea, konturatu dira poltsa horrek ez duela usain txarrik; eta konturatu dira beraien balkoiak ez daudela lehen bezain dotore, hau da, estetikoki zatarrago daudela. 

Baina gustuetarako mila kolore daudela diote: batzuei ez zaizkie gustatzen Antzuolan ditugun zintzilikarioak, beste batzuek ez dituzte gogoko edukiontzien ilara luze horiek, eta beste batzuek gustukoago dute poltsak errekara jaurtitzea… 

Zenbat buru hainbat aburu.

Gustuak gustu, nik neuk oso garbi daukat: nahiago dut zintzilikarioan poltsa bat ikustea, errauskailuko ikusten ez den kea arnastea baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak