"Intxaurrondotik sagarrondora"

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2011ko ira. 19a, 02:00

Goizeko zortziak, bi patrol sagasti baten parean. Batek bidea ixten du. Patroletatik guardia zibilak irten eta sagarrak batzen. Poltsakada batzuk bete eta badoaz.

Ez da Torrenteren filmeko gidoia. Aurtengo udan gertatu da, Antzuolan.

Zoritxarrez, sarritan ikusi ditugu guardia zibilak Antzuolan: ondoren torturak salatu dituzten herritarrak atxilotzen, AHTko obretan egunero egiten dituzten leherketetarako dinamita ekartzen, kontroletan beraien armekin izua zabaltzen, Gorlako pinudietan ezkutatuta Vuelta arrotz bat zaintzen… Baina ez nuen usteko sagarrak lapurtzen ikusiko genituenik.

Beraien kuarteletan Todo por la Patria irakurri izan dudanean beti galdetu izan diot neure buruari todo horretan ea guztia sartzen den. Ikusi dugu baietz, guztia sartzen dela, sagarrak biltzea barne...

Euskal Herrian bizi dugun garai berri honetan soberan daude, inoiz baino soberago. Gerra irabazi nahian dabiltza eta ez dira konturatu euskaldunok ez dugula gerrarik irabazi nahi, bakea da irabazi nahi duguna. Horregatik, Intxaurrondo eta sagarrondoak bakean utzi eta Espainiako olibondoetara joan daitezela eskatzen die gure herriak.

Oñatin ere behin baino gehiagotan irakurri dute Fan hemendik baina momentuz beraien erantzuna hauxe izan da: "Manzanas traigo!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak