Bilatzen ari gara harremanak Debagoieneko edo inguruko beste familia batzuekin, aukera hori hautatu dutenak. Gure artean eta gure haurren artean harreman ona sortzen bada, elkarrekin bidea errazteko.
Hauek dira gure jokabideak:
-Gurasook gure haurrekin, elkarrekin gaudenean, elkarrekin gaude.
-Gure haurrekin gaudenean, telefonoak ez ditugu eskuan, ez ditugu sarri begiratzen hots bakoitzari jaramon eginez…
-Ez ditugu telefono edo tabletak –pantailak– erabiltzen haurrak entretenitzeko, edo isilik eta geldi egon daitezen.
-Oro har, zentzuz erabiltzen ditugu telefonoak eta pantailak. Ez gaude lotuta.
-Haurren arteko harremanetan bilatzen dugu: aurrez aurreko harremanak bizitza errealean, jolasa, jolas librea, natura, elkar-errespetua, lasaitasuna.
-Beste hau ere inportantea da guretzat: ez dugu erabiltzen txutxe-rik –azukredun goxoki eta edariak…–. Ahalik eta gutxien nahi genituzke gure artean, hobe bat ere ez.
Ba al dago inor hortik?
Sentsibilitate honekin bat baldin bazatoz eta halako harreman dinamiken bila baldin bazaude, deitu: 943 78 90 70 edo 675 94 46 09.
----------
Patxi Montero
Elgeta