Ikusten ari naiz kolektibo honek zer-nolako kezkarekin, urduritasunarekin eta desadostasunarekin ari den bizitzen itxiera prozesu hau. Askok protesta-ekintzak eskatzen dituzte edota aztertzen ari dira aurreztutakoa beste erakunde batzuetara bideratzeko aukera.
Hel gaitezen elkar aditzera. Lan arloan, noski. Jakinekoa da Elgetako bulegoa, Kutxabanken 37. zenbakiduna, guztiz kaudimenduna dela. Egunero sortzen dira ilarak artatuak izan nahi duten bezeroekin, eta herri osoa da erabiltzaile. Onar daiteke doikuntza premia bat egotea langile kopuruari dagokionez, baina inoiz ez behartutako itxiera bat.
Hala, erabakiaren inguruko hausnarketa berria egiteko eskatzen dugu. Erantzun positiboa jasoko dugulakoan, zain egongo gara.
Agur t'erdi
----------
Pedro Maria Ojanguren Bilbatua
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteko presidentea
Elgeta