Gizonentzako erronka

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2024ko aza. 23a, 00:00

Emakumeoi asko kostatu zaigu genero indarkeria jasan izan genuela, dugula edo jasango dugula onartzea.

Baina dagoeneko nahiko arrunt bihurtu da lagunen artean edo emakume talde batek horren inguruan berba egitea. Areago, mikromatxismoak identifikatzeko gai gara dagoeneko. Beraz, identifikatuta daukagu genero indarkeriaren arazoa, izendatuta, eta badakigu horren kontra gaudela. Aupa gu! 

Eta gizonak? Kontu honekin zein puntutan daude? Ni ez naiz gizona, baina inguruan ditudanak urrun daude genero indarkeria burutu zutela, dutela edo burutuko dutela onartzeko. Bati baino gehiagori min egingo dio esaldi horrek. Dena dela, denok dakigun bezala, arazo bat konpontzeko lehenengo urratsa beti izango da horren onarpena. Hori dela eta, nire ikuspuntutik, gizonek onartu behar dute gizona izateagatik genero indarkeria burutzeko aukera edota arriskua dutela. Horrekin, buruan eta beraien arteko elkarrizketetan maskulinitateari bide berriak zabalduko lizkiekete. Guk gure feminitatearekin egiten ari garen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak