Ikasteko aukerarik ez?

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2024ko ots. 10a, 00:00

43 urteko emakume migratua naiz, amatasunean eta boluntario lanean hamabost urtez aritu dena.

Orain, goi mailako modulu bat ikasten ari naiz. Ikasturtearen hasieran jakinarazi ziguten praktikengatik Gizarte Segurantzan kotizatuko dugula. Oso berri ona da! Bereziki, nire profila duen emakume batentzat. Baina zer gertatzen da paperik gabeko pertsonekin? 

Orain arte, Lanbideko prestakuntza pertsona guztientzako aukera izan da, izena emateko eskatzen zen baldintza bakarra erroldatzea baitzen. Adibidez, adineko pertsonen zaintzako ziurtagiri profesionala ikasten duten asko "egoera irregularrean" dauden pertsonak dira; gehienak, emakumeak. Aldaketa honekin ez dute ikasteko aukerarik? Zer erantzun emango dio egoera honi Lanbidek? 

Argi dago mundu kapitalista honetan "legezkoak" garenok eskubideak lortzen jarraitzen dugun bitartean, "legez kanpo" dauden pertsonek, aldiz, berdin jarraitzen dutela: diru beltzean gure nagusiak zaintzen, kopak zerbitzatzen eta paketeak banatzen ekonomiari aportatzen diote, soldata eskasen truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak