Xaboi ponpak

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2023ko irailaren 22a

Aniztasun kulturala; bogan dauden bi hitz, politak geratzen direnak paperean eta are gehiago gure ahotan, xaboi ponpak bezain koloretsuak eta gardenak.

Zoritxarrez, aniztasun kultural hori gorpuzten dutenei aurpegian puskatzen zaizkie ponpa horiek. Horren adibide garbia, hezkuntza. Eskola guztietan aniztasuna kudeatzeko harrera protokoloak daude, noski. Dena dela, ume eta gazte etorri berri askori oso zaila egiten zaie egokitzapena, eta harrera protokolo polit horiek motz gelditzen zaizkie.

Gainera, idatzita dagoena gauza bat da, eta beste bat, pertsonok nola eramaten dugun hori gure egunerokoan; irakasleek ikastetxeetan eta zuk eta biok kaleetan. Izan ere, denok dakigu elkarbizitzarako elkar ezagutzea, agurtzea, enpatia… ezinbestekoak direla; dena dela, askotan kostatzen zaigu etorri berriari begietara begiratzea, gu bezain pertsona dela onartzea. Zer esanik ez hutsik dagoen etxea alokatzea, soldata duin bat ematea… Hala eta guztiz ere, zein politak eta jatorrak diren etorkinak beraien herrialdeetan, ezta? Oporretan joaten garenean hor bizi direnak "ze xalauak diren".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak