Aupa UDA!

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2021ko ira. 25a, 00:00

Futbola ez da izan inoiz nire gustuko kirola. Txikitan beste aukerarik ez zegoenean jolasten nintzen auzoko umeekin batera. Ze poza hartzen nuen baloia galtzen zenean!

Nire etxean domekero futbola zen telebistan ikusten zen gauza bakarra. Eta telebistan ezin bazen ikusi, irratian entzuten zen. Isil-isilik egon behar genuen zorabiatzeko abiaduran hitz egiten zuen kazetariari jarraitu ahal izateko. Asper-asper eginda lo hartzen nuen. Baina bizitza oso bihurria denez, semeari ikaragarri gustatzen zaio futbola. Eta nahiz eta era desberdinetan bere atentzioa beste nonbaitera bideratzen saiatu garen, berak futbola gura zuen. Beraz, orain dela bost urte, UDAn hasi zen. Garai hartan, nik pentsatzen nuen UDAk futbola bakarrik lantzen zuela; aldiz, gaur egun, nire iritzia guztiz aldatu da.

Izan ere, UDAk semeari futbola baino askoz gehiago ematen dio: taldearen esanahia, taldekideek elkar motibatzeko garrantzia, taldearekiko ardura, diziplina. Nik ezagutzen dudan futbolak ez du hori islatzen; baina semeak bere taldeari buruz hitz egiten duen moduak bai. Hau guztia esanda, aupa UDA! Eta eskerrik asko entrenatzaile lana egiten duten gazte guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak