Gizartea, orokorrean, lasai gelditzen da, Gabonetan umeek opariak jaso dituztelako. Eta nik galdetzen dut: zer zentzu dauka horrek? Badakit aspalditik Gabonetan ez dugula ospatzen Jesusen jaiotza, baizik eta kontsumismoa. Denoi gustatzen zaigu Olentzeroren rola jolastea. Dena dela, Olentzeroka jolastu behar badugu, zergatik ez dugu gutuna ere eskatzen? Etxe baten ez badago jostailurik erosteko, galdetu beharko genieke zein behar dituzten. Jasoko genituzkeen erantzunek gure bizilagunen beharrak erakutsiko lizkigukete. Ez da –edo ez zen– Gabonen zentzua poza elkarbanatzea? Jostailuak bakarrik erosten baditugu "ume behartsuentzako" horrela, gure eskuzabaltasunez gabiltza elikatzen. Hori egin beharrean, galdetu ahalko genioke gure bizilagunari zer eskatuko liokeen Olentzerori semealabentzako. Baina, gai gara gure herrian bizi diren behartsuengana hurbiltzeko?